"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kritikari italiarra. Cineteca Nazionale de la Fondazione Scuola Nazionale di Cinema - Centro Sperimentale di Cinematografia de Romako programaketa arduraduna da. Zenbait urtez Pesaroko Zine Jaialdiko zuzendaritza taldean lan egin zuen eta, ordutik, jaialdi bereko Kontsultarako Batzordeko kidea da. Zine erakusketa eta ziklo ezberdinetako arduraduna izan da, Rainer Werner Fassbinder, Roma, 1992; John Ford, Roma, 1994; Frank Capra, Palermo, 1996; La comedia sofisticada americana, Roma, 1997; Cinema Sperimentale Americano, Roma, 1996, Il cinema erótico muto, Roma, Turín, Bolonia, 1997 eta El cortometraje italiano, Pesaro 1999, tartean. Zine aldizkari berezietan kolaboratzailea izan da eta zenbait liburu argitaratu du, nabarmenenak "Raffaello Matarazzo", 1991, "Marco Ferreri", 1995, "Il cinema porno-soft italiano", 1997, eta "Jacques Doillon", 2001 izanik. Era berean, kolaborazio liburuki batzuk koordinatu ditu, adibidez, "La fiamma del peccato. Cinema erótico muto" (1997) eta "Dino Risi" (2002). Telebistarako ere lan egin du, "Peggio o così si muore" (1999) izeneko saioa eta kultura eta ikuskizunen munduko hogei pertsonaien bideo-erretratuak biltzen dituen "Figurine" (2000) errealizatuz. "Un anno d'amore" antzezlana idatzi du, aurten (2002).