"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kanadako Calgaryn jaioa, Kanada eta Alemania artean burutu zituen lehen ikasketak. Kingstonen Queengo Unibertsitatean Historia eta Filosofian graduatu ondoren, Canadian Film Instituten hamar urtez lan egin zuen, zuzendaria izatera iritsiz. Hura utzi eta Ottawako Carleton Unibertsitatean zine irakaslea izan zen. 1982an Torontoko Zine Jaialdian lan egiten hasi zen eta, beste karguen artean, 1994.urtean zuzendaria izendatu zuten. Jaialdi bereko 24 ekitaldietatik 22tan lan egin du, herrialde ezberdinetako atzera begirakoak eta prestijiozko zuzendarien inguruko saio bereziak antolatu ditu, eta Perspective Canada sailaren sortzailea da. 1983an, David Cronenbergi eskaini zaion atzera begirako zabalena antolatu zuen, hari buruzko liburu garrantzitsu bat idatziz. Sundance, Habana eta Londreseko zine jaialdietan Kanadako zinemagintzari buruzko atzera begirakoak antolatu ditu. Zinemagintza kanadiarrean adituetako bat izanik, horri buruzko zenbait liburu idatzi du. 1998.urtean, Frantziako gobernuak Chevalier des Arts et des Lettres izendatu zuen.