"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Errealizatzaile eta ekoizle frantziarra. 1993 eta 2002 artean, Forum des Images-en zuzendari orokorra izan zen. Aurtengo maiatzaz geroztik, Arte France Cinémaren zuzendari orokorra da eta L'Unité Cinéma d'Arte Franceko zuzendaria, halaber. Arts Étonnants enpresaren bultzatzailea da eta horrentzako ekitaldi kultural ezberdinak sortu eta ekoiztu ditu, besteak beste, "Les Arts Étonnants" erakusketa (Chaillot 1992), "Le Bal Moderne" (1993tik 2000.urtera), "Dark/Noir" (Avignon 1993, París 1994) eta "Le Goût du Noir" (París 1998 eta 2001). 2000.urtean sortutako Mélange izeneko bere elkarte independentearen bitartez, telebistarako lan batzuk ekoiztu ditu : "Michael Hanecke: making of Code Inconnu", Yves Montmayeurrena, "HPG, mon vit mon oeuvre", HPGk Canal+-entzat egina, eta "L'éveil du Quetzal", Bertrand Fèvreren dokumental kubatarra. Zinean ekoiztutako lanak, berriz, Intimisto, Licia Eminentiren film laburra, La pleureuse, Liu Bing Jian-ena (Txina), Polissons et Galipettes, Michel Reilhac-ena, eta Joël Cano kubatarraren 7 jours et 7 nuits dira. Hiru film zuzendu ditu : Tous les mêmes, 1998, Être un homme aujourd'hui, 1998 eta Les Îles du Kenya, 2000.