"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kanariar Filmotekako zuzendaria (Santa Cruz de Tenerife, 1956). Arkitekturan lizentziatua, Eraikuntza eta Hirigintza alorretan espezializatua, zinearekiko grina oso aguro erakutsi zuen eta, 1990ean, Zinea eta Arkitektura izeneko zikloa antolatu zuen, astero Tenerifeko "Diario de Avisos" aldizkarian zine eta telebistako kolaborazioak egiten hasi zen urte berean, alegia. Handik gutxira "Teide Radio" irratian lan egiten hasi zen, astean behin zinearen inguruko saio bat zuzenduz. 1993an, Idazle Zinematografikoen Kanariar Elkarteko lehen lehendakaria izendatu zuten eta, 1995.urteaz geroztik Zine Historialarien Espainiar Elkarteko kidea izanik, elkarteko kongresu ezberdinetan aurkeztutako txostenak idatzi ditu. 90eko hamarkadan zehar, Kanarietan zinearekin duten zerikusi guztiak ikertzen ibili zen, eta horrez gain, Kanarietako Ikusentzunezkoen Araudia eratzeko Kultur Saileko Batzordeko kidea izan da. 1996.urtean, Madrilgo Ateneoak antolatutako "Arquitectura y Cinematografía. Cien años de cine en la dirección artística. Homenaje a Gil Parrondo" ziklo eta erakusketan parte hartu zuen. Hamaika liburu idatzi ditu, nabarmenenak "Constructores de quimeras", 1999, "La arquitectura de los sueños", "Entrevistas con directores artísticos del cine español", 2001, eta "Los estudios cinematográficos españoles", 2002, izanik. Egun, berriz, "Teoría y práctica de la escenografía cinematográfica" eta "David Cronenberg" liburuak prestatzen ari da, azkena Ana Pérezen laguntzaz.