"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Tacna, Perú, 1949) Zuzendari, ekoizle eta gidoigilea. Zinearekiko lehen harremana 1965.urtean izan zuen, ikasle zelarik "Cine Estudio" aldizkaria argitaratu eta "Hablemos de Cine" aldizkari berezian kolaborazioak egin zituenean, zine kritika peruarra bere testuen bitartez berrituz. 1967an Argentinara joan zen eta urte t´erdiz Litoraleko Unibertsitateko Zine Institutuan ikasi zuen, Santa Fen. Perura itzultzerakoan, Limako Unibertsitatean zine zuzendaritza ikasi zuen, kritikari lanari ekiten zion bitartean. 1974.urtean, Producciones Inca Films S.A. ekoiztetxearekin elkartu zen, lehenik akzio-gutxiengodun bezala eta gero, 1984.urtean, arduradun bezala. Bere film gehienak enpresa horrekin ekoiztu edo elkarrekoiztuak dira eta beste zuzendarien lan batzuk etxe berarekin ekoiztu ditu, halaber. 1977an, bere lehen film luzea idatzi eta zuzendu zuen, hau da Muerte al amanecer. Geroztik hamaika film zuzendu ditu, nazioarteko zine jaialdi nagusienetan parte hartuz eta sari garrantzitsuak jasoz : besteak beste, 1985ean, Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra Donostiako Nazioarteko Zinemaldian (La ciudad y los perros), 1990ean, Ameriketako Sari Nagusia Montrealgo Munduko Filmen Jaialdian, eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra Donostiako Nazioarteko Zinemaldian (Bajo la piel). Maruja en el infierno, La ciudad y los perros eta Caídos del cielo, Atzerriko Film Onenaren Oscarra jasotzeko izendapenen aurre-sailkapenean izan ziren. Gaur egun, Ojos que no ven bere hamahirugarren filmaren posproduzio lanean dihardu.