"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinegile britainiarra. 1971.urtean, telebistarako Yesterday's Men dokumentala filmatu zuen, hau da bere lehen lana, eta geroztik, hedabide horretan egin dituen 20 bat urteetan lan nabarmena egin du, The Best Days, Shiftwork, Dream Baby, Children Crossing eta Mr Wakefield's Crusade tartean. 1985.urtean, The Treble filmarekin Emmy Sari bat jaso zuen. Handik bi urteetara, Sweet As You Are filmatu zuen, hau da hiesak baldintzatutako harreman baten istorio hunkigarria, Liam Neesonek eta Miranda Richardsonek protagonizatua. Sari ezberdinak jaso zituen, besteak beste, Chicagoko Jaialdiko Urrezko Hugo saria, ACE sari bat Estatu Batuetan eta Film Onena eta Aktore Onena Miranda Richardsonentzat, Royal Television Societyren eskutik. 1993.urtean, Bosnian dokumental bat filmatu zuen, Ordinary People, BBCren "Inside Story" saileko atala, Zilarrezko FIPA saria jasoz. Urte bete geroago, Captives, fikziozko lehen film luzea zuzendu zuen, Tim Rothek eta Julia Ormondek antzeztua, berriro amodiozko harreman zail bat erakutsiz ; preso baten eta kartzelara doan dentistaren arteko harremana biltzen du. 1996.urtean, bigarren fim luzea Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu zuen, hau da Hollow Reed (Tras el silencio), Martín Donovan, Ian Hart eta Joely Richardson ezagunek antzeztua. Horiek mutiko baten inguruan garatzen den istorio gogorra biziko dute. Poperen azken lana, oraingoz, 1999an filmatutako Kansas in August da.