"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Thailandia, 1942). Thailandiako zine zuzendari ospetsuetakoa da eta, dudarik gabe, zinegintza asiatikoaren adierazgarri onenetakoa. Anusorn Printzearen eta Mom Ubon Yukolen semea, Thailandiako errege-sendiko kide nabarmenetakoa da. Australiako Geelong Grammar Schoolen ikasi zuen eta, ondoren, Los angeleseko UCLAra joan zen, Geologian doktoratuz. Oso txikitatik zine giroan bizi izan zen, hain zuzen, gurasoak Thai zinearen aitzindariak zirelako. Aitak bere lehen filma, Lavo Motion, 1938an zuzendu zuen, printzea jaio baino lau urte lehenago. Chatri Chalerm Yukolek aitaren eta beste zinegile thailandiarren filmetan kameragizon bezala lan egin zuen, telebistarako zenbait sailetan zuzendari eta gidoigile lanak egiten hasi aurretik. Bere lehen film luzea Out of the Dark izan zen, eta jarraian Doctor Karn filmatu zuen, thailandiar zineko Zuzendari Onenaren Saria jasoz. Film hartan, gerora Thailandiako aktore garrantzitsuetakoa bilakatuko zen Sorapong Chatrik bere lehen antzezpena egin zuen. Geroztik, Chatri Chalerm Yukol Printzeak hamabi film baino gehiago zuzendu ditu eta nazioarteko mailan sari ezberdinak jaso ditu. Bere azken lana The Legend of Suriyothai fresko epiko-historiko ederra da.