"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Bellinzona, Suiza, 1945). Suiza italiarreko Ticinon jaiotako argazki zuzendaria. 60ko hamarkadaren hasieran sortu zitzaion argazkilaritzarekiko zaletasuna. Hiru urtetan zehar (1965-67) Erromako Centro Sperimentale di Cinematografia eskolan ikasi zuen. 1967an, argazki zuzendari bezala hasi eta lau filmetan lan egin zuen. Geroztik, bere izena Suizako, Frantziako eta Alemaniako prestijiozko filmetan ageri da. 1968.urtean, Alain Tannerrekin elkarlanean hasi zen, Charles mort ou vif (Charles, vivo o muerto) filmarekin. 1970.urtean, nazioarteko lehen saria jaso zuen, Tannerren La salamandra-n egindako lanagatik. Renato Berta, geroztik, ehun baino film gehiagotan argazki zuzendaria izan da, besteak beste 1969tik lankideak izan dituen Straub/Huillet zuzendariekin (horien azken filmean, Umiliati izenburukoa, lan egin du, halaber), Manoel de Oliveirarekin, azken sei urteetan bere filmen argazkia eginez, eta Daniel Schmid zinegilearekin. Azken horrekin, 1972an bikote sortzailea osatu zuen eta 1998ra bitartean, Schmiden azken filma egin arte, elkarrekin lan egin dute. Horiez gain, Bertak Godard, René Allio, Patrice Chéreau, André Techiné, Eric Rohmer, Jacques Rivette, Louis Malle, Alain Resnais, Amos Gitai edota Robert Guédiguianen filmen irudien argazkia zuzendu du. Jaso dituen sari anitzen artean, nabarmentzekoak dira 1988an Louis Malleren Au revoir les enfants (Adios, muchachos) filmagatik jasotako Argazki Onenaren Césarra, 1995.urteko Argazki Onenaren Saria, Kameragizon Japoniarren Elkarteak Le visage écrit-engatik (Daniel Schmid) emana, eta 1998an, Manoel de Oliveiraren Inquietud-engatik jasotako Gianni di Venanzo Saria.