"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mariano Barroso (Barcelona, 1959). Zuzendaritza eta antzezpena Madrilgo Teatro Españolean eta Laboratorio William Laytonen ikasi zuen, eta zenbait antzezlanetan zuzendari laguntzailea izan zen. 1987an los Angelesera joan zen, American Film Institute eta Sundance Film Instituten ikastera. Madrilera telesaila ezberdinetan errealizatzaile bezala lan egitera itzuli aurretik, American Film Institutek ekoiztutako hiru film labur zuzendu zituen. Bere lehen film luzea, Mi hermano del alma (1993), Joaquín Oristrellekin batera idatzia, Karlovy Varyko Zine Jailadian saritu zuten eta Barrosok Zuzendari Hasiberri Onenaren Goya jaso zuen. Javier Bardemek eta Federico Luppik protagonizatutako Extasis, Barrosoren bigarren filmak, Berlingo Zine Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartu zuen. Los lobos de Washington bere hirugarren luzea filmatu aurretik, "El hombre elefante" antzezlana taularatu zuen, antzerki zuzendari gisa lehen lana eginez. 2000.urtean, Kasbah filmatu zuen eta Canal +en "Del largo al corto" egitasmoan parte hartu zuen, Mi abuelo es un animal laburrarekin. Bere azken lanak, In the Time of the Butterflies (En el tiempo de las mariposas), Salma Hayekek protagonizatua eta 1960.urtean Trujillo Generalaren aginduz Mirabal Ahizpak hil zituzteneko gertakarian oinarritua, aurtengo Santo Domingoko Zine Jaialdia zabaldu zuen. San Antonio de los Bañoseko (Kuba) Nazioarteko Zine Eskolako kolaboratzailea da eta, 1997tik 1999ra, zuzendaritza irakatsi zuen bertan. Egun, Madrilgo Zine Eskolan Zuzendaritza eta Antzezpena irakasten du eta iraultza aurretiko Kuban girotutako Hormigas en la boca bere hurrengo luzearen gidoia idazten ari da.