"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Wim Wenders (Düsseldorf, 1945). Medikuntza eta Filosofia ikasi zuen, 1967an Municheko Zine eta Telebista Goi Eskolan matrikulatu zen arte. 1970.urtean bere lehen film luzea zuzendu zuen, Summer in the City (El verano en la ciudad). Hurrengo urtean Filmverlag der Autoren sortu zuen, beste zinegile alemaniarrekin batera. 70eko hamarkadaren hasieran, bere karrerako film erradikaletako batzuk sinatu zituen : Alice in den Städten (Alicia en las ciudades), Falsche Bewegung (Falso movimiento), Im Lauf Der Zeit (En el curso del tiempo) eta Der Amerikanische Freund (El amigo americano). Azken horretan Nicholas Ray zinegilea ezagutu zuen eta, handik hiru urtetara, Lightning over Water (Nick's Movie - Nick's Film) (Relámpago sobre el agua) zirraragarria elkarrekin filmatu zuten. 1980tik 1985era, Estatu Batuetan lan egin zuen, besteak beste Hammett eta París, Texas, 1984ko Cannesen Urrezko Palmondoa jaso zuena, filmatuz. Geroztik, dokumentalak [Tokyo-Ga, Buena Vista Social Club, Lisbon Story (Lisboa Story)] eta fikziozko filmak zuzendu ditu, azkenok Berlinen [Der Himmel Über Berlin / Les ailes du désir (Cielo sobre Berlín) eta haren jarraipena, In weiter Ferne, so nah! (Tan lejos, tan cerca)] eta Estatu Batuetan [Bis ans Ende der Welt (Hasta el fin del mundo) o The Million Dollar Hotel]. Horiez gain, Michelangelo Antonioniren Al di là delle nuvole (Más allá de las nubes) filmean parte hartu zuen. Bere azken lana Ten Minutes Older-The Trumpet talde-filmean zuzendutako Twelve Miles to Trona atala da. Road Movies ekoiztetxearen zuzendari eta ekoizlea da, eta Europako Zine Akademiaren bultzatzaile nagusietako bat.