"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
TREITUM izatea gerta dakizukeen gauzarik okerrena da. Blas, 10 urteko mutikoa, horren beldurrez bizi da. Josek, taldeko buruzagi eztabaidaezinak, autoritatez agintzen ditu arauak: neskekin jolasten bazara edo ez bazara Barçakoa, TREITUMtzat hartuko zaituzte automatikoki, horrek dakartzan ondorioekin...