"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ekaitz gau batean, telefono dei bitxi batek eragotzi egiten dio Elsari errepidean iraulita amaitzen duen kamioi baten aurka talka egitea. Gidaria aurkitu ezinik, Elsa hurbileko taberna batean laguntza eskatzera doa, baina inkoherentziaz betetako mundu absurdu batean harrapatuta geratzen da, inolako azalpenik gabe.