72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Aro Tolbukhin - En la mente del asesino (Aro Tolbukhin hiltzailearen buruan)

Agustí Villaronga , Lydia Zimmermann , Isaac P. Racine
Espainia - Mexiko      94 m.
Sinopsia
Zuzendaria
1981ean, Aro Tolbukhin hungariarra Guatemalako Jainko Erredentorearen misioko erizaindegian zazpi pertsona bizirik erretzeagatik atxilotu zuten. Atxiloketaz gero, Aro Tolbukhinek beste bost emakume hil eta haien gorpuak erraustu zituela aitortu zuen. Halaber, merkataritza-itsasgizon aritu zen hamabost urteetan haurdun zeuden beste hamazazpi emakumeen hilketak egotzi zizkion bere buruari. Ikerketa judizialean, oraindik argitu gabe zeuden kasu hauen txostenak aztertzerakoan, inkoherentzia franko aurkitu ziren, Tolbukhinek behin eta berriz bere buruari leporatzen zizkion krimenen autoretza zalantzan jarriz. Hiltzera zigortu zuten. Exekuzioa gauzatu baino lehenxeago bi dokumentalgile frantsesek elkarrizketatu zuten. Material horretan oinarrituz, pelikula pertsonaian eta honen jokabidearen arrazoietan sakontzen ahalegindu da.
Zuzendaria
Agustí Villaronga (Espainia), Lydia Zimmermann (Espainia), Isaac P. Racine (Kanada)
Gidoia
Agustí Villaronga, Lydia Zimmermann, Isaac P. Racine
Argazkia
Guillermo Granillo
Muntaketa
Ernest Blasi
Musika
José Manuel Pagán
Antzezleak
Daniel Giménez Cacho, Carmen Beato, Zóltán Józan, Mariona Castillo, Aram González
Salmentak
Oberon Cinematogràfica
Iraupena
94 m.
Herrialdea
Espainia - Mexiko
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: