"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mexico DFn jaiotako ekoizle honek 60ko hamarkadan zinemagintza mexikar berria aurkeztu zuten zinegileekin lan egin zuen. 1981ean Gregory Navaren El Norte arrakastatsuan lan egin zuen eta, geroztik, Mexikoko zinegile gazte askorekin ibili da, mundu osoan zehar arrakasta handia izan duten Cabeza de Vaca, Nicolás Echeverríarena eta Guillermo del Tororen Cronos fantastikoa, tartean. Azken honen El espinazo del diablo filma ekoiztu du, halaber. Bere azken ekoizpenen artean, nabarmengarriak dira Andrés Wooden La fiebre del loco eta Armendariz naparraren azken lana, Silencio roto. Bertha Navarro, ekoizlea izateaz gain, Sundance Film Institutoarekin eta Carmen Toscano Fundazioarekin lankidetzan antolatzen diren Gidoi Laborategien bultzatzaile eta koordinatzailea da. Une honetan, Antonio Urrutiaren Asesino en serio film luzea prestatzen ari da.