"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1955ean Zaragozan jaio eta bertako unibertsitatean Kimika Zientziak ikasi zituen. 1972az gero, Aragoi osoko zine-klub, zinemaldi eta udal programazio zinematografikoez arduratzen da, baita unibertsitatean ere.
Radio Popular de Zaragoza, Andalán aldizkaria eta El Día de Aragón egunkariko zine kritikaria izan da.
1978az geroztik, Aragoiko filmoteka sortzeko ahaleginean dihardu Zaragozako Kultur Asambladaren laguntzaz. 1981 urtean hiriko Zaragozako udalak sortu zuenetik hiri horretako Filmotekaren Hedatze eta Erakusketa Saileko zuzendaria da