"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zine jaialdietako antolatzaile frantziar honek, Letra Klasikoetan lizentziatu ostean, zine munduan lan egitea erabaki zuen. Frantziar Cinémateque-an eta Louis Lumière Eskolan lan egin zuen lehenik, eta 1984urtetik 1987ra, Canneseko Errealizatzaileen Hamabostaldiko kolaboratzailea izan zen, filmen zaharberritze eta zaintze ikasketak burutzera Estatu Batuetara joan zen arte. Hantxe, MOMA, Kongresuko Liburutegi eta UCLAko artxiboetan lan egin zuen. Ondoren, San Franciscoko Nazioarteko Zinemaldirako lan egin zuen, 1995.urtean Frantziara itzultzea erabaki zuen arte. Pariseko "Rencontres Internationales de Cinéma-ren" egitaraua antolatu ohi du, nazioarteko zine independentearen topagunea bihurtuz, ekoizle eta zuzendariak ikusleengana hurbiltzeko helburuarekin. 1997an Rotterdamgo Jaialdiak Frantziako Ordezkaria izendatu zuen eta, duela bi urtetik, Canneseko Errealizatzaileen Hamabostaldiko ordezkari orokorra da.