"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1951.urtean Parisen jaioa, Frantziako Zinemateka inguruan murgildu zen, Zinea, Filologia Espainol eta Ingelesa ikasten ari zen bitartean. Hain zuzen, hantxe garatu zuen laster bere lanbidea bilakatuko zen zinearekiko zaletasuna. 70eko hamarkadaren hasieran Madriden kokatu zen eta irudien arloko ikasketak burutu zituen bertan. 1975.urtean Espainiako Filmoteka Nazionalarekin lehen harremana izan zuen, bertako hedapen taldean lan egiten hasi zenean. Geroztik Filmoteka bereko sail ezberdinetan ibili da eta, guztietan, oso lan garrantzitsuak burutu ditu. Zuzendaritzaren Albokoa denez geroztik, gordetegiaren eta erosketen ikuskatzailea da, atzerriko ondare espainiarraren berreskuratze lanen arduraduna eta, besteak beste, Madrilgo Doré zinematokiko egitarauaren antolatzailea. Azken 27 urtetan, erabiltzeko moduan ez dauden film zaharren kopiak bilatzen saiatu da eta, beste lanen artean, exhibizio eskubideen kudeaketaz arduratzen da. Gauthierrek, halaber, garai eta herrialde guztietako filmen ziklo eta atzera begirako pila antolatu du Filmotekan. Hainbat zine erakunde eta jaialdietako kolaboratzaile eta aholkularia da, Donostiako Zinemaldia, tartean. Urte askoz FIAFeko Egitarau-batzordekidea izan eta, egun, ACEko Zuzendaritza-batzordekidea da.