"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Historia eta Zine katedradun italiarra da. 50eko hamarkadaren amaieran, Florentziako Cesare Alfieri Unibertsitatean Politika ikasketak burutu zituen. 1962tik 66ra, Boloniako kultur-burua izan zen eta, hamarkada horren amaieran, Boloniako Cineteka sortu zuen. Boarini bertako zuzendaria izan zen, joan den urtean ardura hori utzi zuen arte. Cineteka mundu osoan zehar ezaguna da, "L'Immagine Ritrovata" laborategiaren bitartez egin duen filmen berreskuratze eta zaharberritze lan garrantzitsuarengaitik. FIAFeko Betearazle Batzordeko kidea izan zen, aurtengo apirilera arte. 1995.urtean, Italiako Errepublikako Presidenteak ohorezko esker ona eman zion eta 1998an, berriz, Frantziako gobernuak Chevalier des Arts et Lettres izendatu zuen. Boarini, gaur egun, Boloniako Unibertsitateko zine irakaslea eta Riminiko Federico Fellini Fundazioko zuzendaria da.