"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espainiako Gerra Zibileko errefuxiatuen alaba, Castresen (Frantzia) jaio zen eta Frantzian garatu ditu bere bizitza, ikasketak eta lana. Toulouse-le Mirail Unibertsitatean literatura eta historia hispanoamerikarra ikasi ondoren, Frantziako Midi Pyrénées Latinoamerikan gobernuz kanpoko erakundeko (GKE) idazkaria izan zen, 1983tik 1999ra. Garai horretan, Latinoamerikako herrialde ezberdinekiko elkartasun lanetan parte hartu zuen. Toulouseko "Rencontres Cinémas d'Amérique Latineren" sortzaileetako bat da, jaialdi hori antolatzen duen erakundearen presidentea eta egitarauaren arduraduna da, halaber. Bestetik, "Cinémas d'Amérique Latine" urtekariko erredakzio batzordeko kidea da.