"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1938.urtean Errioxan (Espaina) jaiotako kritikaria, Zuzenbidean lizentziatua, Estatuko CSAC-eko kidea da 1964az geroztik. 70eko hamarkadaren erdialdean Zinematografiako Zuzendaritza Orokorreko kide egin zen, egun ICAA (Zinematografia eta Ikusentzunezko Arteen Institutua) bihurtua. 1978.urtean bertako Zuzendariorde Orokorra izendatu zuten eta kargu horretan jardun zuen 2000.urtean erretiroa hartu zuen arte. Nazioarteko zine jaialdi ezberdinetan zinemagintza espainiarra ezagutzera emateko egin duen lana oso garrantzitsua izan da. Valladolideko Seminciko zuzendaria izan zen, hain zuzen 1974, 1975 eta 1978ko ekitaldietan. 1999an "Lanzaroteko Screenings", zinemagintza espainiarraren lehen merkatua bultzatu zuen, eta aurten, berriz, Malagako Jaialdian "Market Screenings" eta "Mercadoc" promozio-merkatu berriak antolatu ditu. Bien bitartean, "Datorren Milurteko Zinemagintza Iberoamerikarraren Erakusketa" zuzendu du. Romero, FIAPFeko Jaialdietako Adituen Nazioarteko Batzordekide izendatu berri dute.