"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Idazle, kritikari eta saiogile brasildarra, Rio de Janeiron jaio zen, 1948.urtean. Latinoamerikar zinemagintzaren historiagile aditua da eta hainbat liburu idatzi du gai horren inguruan. Horien artean, "Le Cinéma Brésilien, Le Cinéma Cubain eta Le Cinéma Mexicain" liburuak, Paranaguak berak Pariseko Pompidou Zentruan antolatu zuen atzera begirakoaren ondorioz argitaratu zizkioten. Bere azken liburua, "Le cinéma en Amérique Latine: Le miroir éclaté, historiographie et comparatisme", 2000.urtean Sorbonan aurkeztutako doktoretza-tesia da. Azken hogei urteetan Frantzian bizi izan da eta, bertan, Radio France Internationale-ko kazetaria da, Cine-Classics telebista kateko kolaboratzailea eta "Positif" aldizkarian lan egiten du, tarteka. Toulouseko "Rencontres des Cinémas d'Amérique Latine"-ko zuzendaria izan zen eta, azken bost urteetan, Miarritzeko Jaialdiko atzera begirakoak antolatu ditu.