"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zine jaialdietako antolatzaile britainiarra da. Irakaskuntzan eta kultur arloaren inguruan idazten ibili ondoren, zinemagintza independentearen inguruan lan egiten hasi zen, 80ko hamarkadaren amaieran. Britainia Handiko Regional Arts Boards baten bultzatzaileetako bat izan zen eta, garai hartan, filmen Banaketa moduak eta Erakusketaren inguruko hanbat mintegi antolatu zuen. 1991. urtean, hiru zine areto eta arte garaikideko erakustazoka biltzen dituen Manchester Cornerhouseko zuzendaria zelarik, zine jaialdi bereziak antolatzeko egitasmoan parte hartu zuen. Tartean, "Viva!", zinemagintza espainiarrari buruzko lehen jaialdi britainiarra, eta Zine Amerikar Independentearen Jaialdia sortu ziren. 1997an, berriz, London Film Festival jaialdiko egitaraua prestatu zuen eta, ordutik, bertako zuzendariordea da. Dokumental eta fikziozko film labur sorta zuzendu du eta, une honetan, zenbait zine aldizkaritan lan egiten du.