"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1931. urtean Santiago de Chilen jaiotako idazle txiletar honek zuzenbide ikasketak burutu zituen eta diplomazialaria bilakatu zen 1957an. Besteak beste, berak zabaldu zuen Txileko enbaxada Habanan. Sari garrantzitsuak jaso ditu: UNESCOn enbaxadore izanik, Frantziako gobernuak Chevalier des Arts et Lettres izendatu zuen. 1994.urtean, berriz, Literatura Sari Nazionala jaso zuen eta, iazko apirilean, 1999ko Cervantes Saria irabazi zuen, bere herrialdeko Hezkuntza Ministerioak Gabriela Mistral Merituaren Ordena ematen zion aldi berean. 1952 urteaz geroztik hainbat liburu idatzi badu ere, ez zuen arrakastarik izan 1973an "Persona Non Grata", bere seigarren liburua argitaratu zuen arte. Garai horretan diplomatiko izateari utzi zion eta Txiletik alde egin behar izan zuen, Pinochet generalaren militar-kolpearen ondorioz, alegia. Espainian erbesteratua, hamar liburu idatzi ditu bere herrialdea utzi zuenetik, Pablo Neruda olerkari handiarekin izan zuen lagunarteko harremana gogoratzen duen "Adiós, poeta" (1990), tartean. "El sueño de la historia" (Historiaren ametsa), Edwardsen azken eleberria da. Bertan, bere etxekoen bizitza Pinocheten diktadura gogorraren garaian biltzen du.