"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aktore eta zuzendari brasildar honek bere herrialdean azafata gisa lan egin zuen, Pariseko Sorbonan Arte ikastetak hasi zituen arte. 1967an, Luchino Visconti zinegilea ezagutu zuen Italian. Topaketa hori oso garrantzitsua izan zen Bolkanentzat, izan ere zinearen munduan sartzeko Viscontik emandako aholkua erabakigarria izan baita bere lanbidea aukeratzerakoan. Italian kokatuz, Visconti, Elio Petri eta Montaldoren aginduetara lan egin zuen eta, 1970.urtean, Enrico Maria Salernoren Anonimo veneciano melodraman parte hartu izanak bultzada garrantzitsua eman zion aktore hasi berri horri. Geroztik, Italian, Frantzian eta Ingalaterran lan egin du, zinean nahiz antzerkian. 2000.urtean, kameraren beste aldean jarri zen bere lehen filma zuzentzeko. Eu nao conhecia Tururu (Nik ez nuen Tururú ezagutzen) film hunkigarri, sentsual eta nostaljikoa, Donostiako Zinemaldian ikus ahal izan genuen, iaz, Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailaren barnean.