"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1940.urtean Salforden (Manchester) jaioa, jantzi diseinugile honek Cecil Beatonen alboan eman zituen etorkizunean jarduera oparoa bilakatuko zenaren lehen urratsak. Harekin, My Fair Lady antzezlaneko jantzi ikusgarrien diseinuan parte hartu zuen. 1966.urtean, Daniel Mannek Judith filmeko jantziak diseinatzeko deitu zuen. Geroztik, Truffaut, Richard Lester, Verhoeven eta Richard Donnerren filmetako jantziak egin ditu eta sari bat baino gehiago jaso du. Tartean, 1971.urtean Franklin S. Schaffnerren Nicholas and Alexandra ekoizpen erraldoian egindako lana Oscar batekin saritu zuten. Espainian kokatua, bertako film ugarien jantziak diseinatu ditu, Suarezen Remando al viento-rekin eta Garciren Canción de cuna-rekin Goya bana lortuz. Zinean ezezik, prestijiozko diseinugile honek antzerkian, dantza ikuskizunetan eta telebistarako film eta sail ugarietan parte hartu du, arrakasta handiko lanak burutuz. Horien artean, azpimarratzekoak dira Casanova saileko jantzien diseinu miresgarriak. Madriden bizi bada ere, tarteka Los Angelesen lan egiten du. Azken aldian, Willem Dafoe ospetsuak protagonizatutako El Sacrificio filmean parte hartu du.