"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1947.urtean Parman jaiotako zuzendari eta ekoizle italiarra, Bernardo Bertolucci prestijiozkoaren anaia da. Hain zuzen, haren alboan eman zituen lehenengo urratsak, La strategia del ragno (La estrategia de la araña) filmean Bernardoren laguntzailea izan zenean. Novecento eta La Luna harribitxien gidoiak elkarrekin idatzi zituzten, Giuseppe telebistarako lanean hasi aurretik. 1977an, Berlinguer ti voglio bene bere lehen filma zuzendu zuen, Roberto Benigni ezezagun batek protagonizatua. Fikziozko komediekin ezezik, dokumentalekin ere arrakasta izan du. Bestetik, azpimarragarria da Giuseppek emakumezko pertsonaiak deskribatzeko duen gaitasuna. Bere film ezagunenak Segreti segreti (1985), Amori in corso, 1989an Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Sailean aurkeztua, eta Il dolce rumore della vita (1999) dira. Giusepperen azken filma, L'amore probabilmente, aurtengo Veneziako Mostran estreinatu da.