"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aspaldi Erroman bizi den kazetari, zine-kritikari eta gidoilari amerikar honek Variety aldizkarirako idazten du 1980az geroztik, baita beste argitalpenetarako ere. Italia, Afrika, Ekialde Ertaina, Iran, India eta Ekialde Europako zinean aditua da,
Deborah Young Artean lizentziatua da Wellesley College delakoan eta New Yorkeko Unibertsitateko zine-ikasketen masterra du.
Zinemaldien programatzaile gisa, Veneziako eta New Italian Cinema Events (NICE) zinemaldirako pelikulak aukeratu ditu. Izan ere bada, gainera, Taorminako (Sizilia) Zinemaldiko zuzendariordea