"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1948an Tunisian jaioa, hiritartasun frantsesa duen Christian Viviani zine-historialari eta kritikaria da, Sorbonako Unibertsitatean irakasle izateaz gainera.
Argitalpen ugariren egile dugu Viviani, zine-kritikari frantsesen sindikatuaren zine-liburu onenarentzako 1991ko saria irabazi zuen Lubitsch (N.T. Binhekin batera idatzia) lana, kasu.
2000. urteko urrian, Al Pacino, Robert De Niro, regards croiés liburua argitaratuko du Michael Cieutatekin batera.
Kolaboratzaile gisa 1972an hasi eta1995az geroztik, Positiv aldizkari frantses espezializatuaren koordinatzaile da.