"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Steven Ricci Kalifornia-Los Angelesko Unibertsitateko (UCLA) Zine eta Telebista Artxiboaren Ikerketa eta Ikasketa departamentuko buru eta bertako hezkuntza-jarduera guztien arduraduna da, Moving Image Archive Studies Programarena barne. Artxiboko teknologia berriko ekimenen koordinatzaile gisa, hiru CD-ROM burutu eta ekoiztu ditu: Executive Order 9066: The Incarceration of Japanese Americans During World War II, Historic Hollywood eta Defining America: Images in Motion from 1929 to 1931.
1996an, UCLAko zine-ikasketen doktoretza jaso zuen, non aldian behin artxibo zinematografiko eta hedabideetako informatikaren erabilpenari buruzko ikastaroak ematen dituen.
Horrez gain, Europan lan egin du sarritan, bai zinemaldietan bai hitzaldiak emanez, eta gaur egun, Artxibo Zinematografikoen Nazioarteko Federazioaren Altxorzaina dugu.