"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostian jaioa izanik, aspalditik Rotterdamen (Holanda) bizi da. Bere biolontxelojole eta konpositore prestakuntzak zine musikarekiko interesa hozitu zion. Hortik arazo handirik gabe pasa zen gidoiak idaztera. Lehen kolaborazioa Jose Angel Rebolledorekin egin zuen, Lluvia de otoño (1988) pelikulan. Orduz gero, Agustí Villarongaren 99.9 eta Imanol Uriberen Extrañas filmeen gidoiak idatzi ditu, baita Marisa Paredes eta Simón Andreu protagonista dituen Antonio Aloyren Señores de Gardenia filme laburrarena ere. Kontaketak idatzi ditu liburu bat argitaratzeko asmoz, Carol no te dispares laburmetraia zuzendu berri du eta beste labur bat prestatzen ari da. Bitartean, filme luze bat zuzentzeko irrikitan dago.