"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Erroman jaio zen, 1958an. Parisko Sorbonan zinea eta Erroman filosofia ikasi zituen. 1983an hasten da zinearekin harremanetan argazki-zuzendariei buruzko La Bottega della Luce erakusketaren koordinatzaile moduan, Stefano Consigliorekin elkarlanean, eta haren inguruan liburu bat idatzi eta bideo-erretratu batzuk filmatu zituen. Urtebete geroago, Erromako Il Messaggero egunkarian hasten da lanean, bertan zine-kritikari zereginetan arituz, RAIko zine-programa ezberdinetan eginiko kolaborazioekin eta Filmcritica, Cinema&Cinema, Cinecritica eta Cahiers du Cinéma aldizkarientzako artikuluekin tartekatzen duen lana berau. 1991-92an Pescarako Scritura&Immagine jaialdia sortu eta zuzentzen du. 1994an, 100 anni di cinema erakusketa koordinatzen du, bertarako katalogoa idatzi eta urtebete geroago, Cinema Italiano-Ieri, Oggi, Domani erakusketaz arduratzen da. 1993 eta 1996 artean, Veneziako zinemaldian Finestra sulle Immagini saila zuzentzen du Carla Cattanirekin batera. 1997az geroztik, Veneziako zinemaldiko Kritikaren Astearen Hautaketa Batzordeko kide da.