"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1948an jaioa, Leon Cakoff genozidiotik ihesi joandako errefuxiatu armeniarren semea da. 1969az gero, kazetari, erreportari eta zine-kritikari bezala aritu da. 1977an Mostra Internacional de Cinema sortu zuen Sao Pauloko Arte Museoaren hogeita hamargarren urteurrena zela eta, bertan 1974. urteaz geroztik programatzaile delarik.
Kazetaritzan ziharduela, Brasilgo zentsura militarra eta nagusi zen adierazpen askatasun eza kritikatu zituen. Borrokari ekin zion Mostran, 1984an Brasilgo gobernua auzitara eraman baitzuen, lehenengoz zinemaldia filmeen aurretiko zentsurarik gabe ospatu zedin.
Telebistan 1987an hasi zen, eta gaur egun, Mostraren aurreko ekitaldietan emandako pelikulak aurkezten dituen bi saio ditu.
Talentu berriei toki bat egitea eta hauen filmeak saritzea da Sao Pauloko Mostraren ezaugarri nabarmenena. Horrez gain, zuzendari beteranoak gogotsu sustatzen ditu, hala nola, Manoel de Oliveira edo Gabriel Figueroa, zeinari, zinearen mendeurrena zela eta, O maestre do olhar liburua eskaini baitzion. Renata de Almeidarekin zuzendu zuen Volte sempre Abbas filme laburra Veneziako iazko Zinemaldirako hautatu zuten.