"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ekoizle frantses geldiezin honek zinearekin izandako lehen harremana ez zen nolanahikoa izan, Nicholas Ray handia ekoizteko saio bat izan baitzen alajaina. 1969. urtea zen, eta oso gaztea zen Stéphane Tchal Gadjieffek Johnny Guitar filmatu zuen zuzendari mitikoarekin lan egitea zuen amets. Rayren proiektua ez zen gauzatu, baina ordurako Tchal Gadjieffek filme arriskutsuak ekoiztea erabakia zuen. Eta arriskua zegoen bere lehen ekoizpenean, Jacques Rivetten Out One Spectre, zeinari bere ondorengo hiru pelikulak ekoiztu zizkion. Lehen unetik, maila pertsonalean interesatzen zitzaizkion zuzendariekin lan egitea deliberatu zuen, proiektuak pelikula ezinezkoak izan arren, eta ikuspuntu askotatik erokeria hutsa iruditu, tartean Marguerite Durasen India Song eta Baxter, Vera Baxter, J.M. Straub eta Danielle Huilleten Forttini Cani, edo Benoît Jacquoten Les Enfants du placard. Artea bere adierazpen guztietan interesatzen zaionez, opera filmatuak eta musikaren munduko dokumentalak ekoiztu ditu, baita dokumental politikoak eta telebistarako esperimentazio-lanak Godard bezalako zuzendarientzat. Bere arrisku-politika horren ildotik, Tchal Gadjieffek Michelangelo Antonioniren azken lana ekoiztu du, Al di lá de la nuvole (Hodeietatik haratago), Wim Wendersekin batera zuzendua, eta gaur egun haren hurrengo filmearen, Eros-en, aurre-produkzioan dago. Gainera, animazioaren mundura hurbildu da, bere interesak zabalduz, Andrey Khrjanovskiren Le Général et Bonaparte ekoiztu baitu, Tonino Guerraren gidoia eta Serguï Barkhinen marrazkiak dituena, eta L'Aquilon-en proiektua, Tonino Guerra eta Michelangelo Antonioniren lan batean oinarritutako animaziozko filmea