72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Bernardo Bertolucci (Agonia) Carlo Lizzani (L'indifferenza) Pier Paolo Pasolini (La sequenza del fiore di carta) Jean-Luc Godard (L'amore) Marco Bellocchio (Discutiamo, discutiamo)
 
102 min.
Bi kazetarik asmatu zuten film honen ardatza: Ebanjelioak abangoardiako zuzendari ausart batzuek kontaturik. Urteak joan, urteak etorri, gauzak eta asmoak aldrebestu ziren, baina Bertoluccik irmo eutsi zion bere ideiari eta fruiturik ematen ez duen pikondoaren parabola azaldu zuen. >
Donatella Baglivo
 
161 min.
Telebistako ohiko elkarrizketa honek egilearen haurtzarotik gaur egun arte gertatutakoa jasotzen du, bere bizitza eta filmografia kronologikoki errepasatuz. Pelikula batzuen zatiak, argazkiak, pasadizoak, hausnarketak. Ikuspuntu zinematografiko batetik arrunta eta topikoa da, baina interesgarri suertatzen da Bertolucci aitaz, laguntzaileez, adiskideez eta batez ere lanaz hizketa zintzoan entzutea. >
Gianni Amelio
 
63 min.
Gaztea zelarik Bertoluccik Pasoliniren konpainia bilatu zuen legez, urteak aurrera joan ahala Lamerica bezalako konpromiso handiko filmak egingo zituen Amelio bere ondoan izan zen Novecento filmatzen ari zela. Sortutako dokumentoa, Bernardoren ideolojiaren azterketa, egundokoa da. >
Bernardo Bertolucci
 
94 min.
Amodioa eta amodio eza guk hain ongi ezagutzen ditugun "stradetan" barrena. Amoranteak itsutzen dituen ulertezina. Erromaren mina. Erromaren nahia. Maitaleak, jada, ez dira Italiako seme-alabak. Italian ere, amodioak beltza du musukatuko dugun azala. >
Bernardo Bertolucci
 
110 min.
Lehendabizikoz egiten du lan Bertoluccik Estatu Batuetako ekoiztetxe handi batentzako, Paramountentzako hain zuzen. Nahikoa libre ibili zen Bernardo, baina, hala ere, pelikularen sei minutu moztu behar izan zituen Italian, Frantzian eta New Yorken ikusi zen bertsioan. Ekoizleek ez omen zuten onartu azken eszena. Bertan, Coliseoko mutikoak bere burua biluzten du Marcello sorgindurik so dagoen bitartean. >
Bernardo Bertolucci eta beste 39 errealizadore/Bernardo Bertolucci and another 39 directors/Bernardo Bertolucci y otros 39 realizadores Filmatutako materialaren aukeraketa/Choice of filmed material/Selección del material filmado: Bernardo Bertolucci, Fran
 
91 min.
Italiako Alderdi Komunistaren ideologo handiaren eragina behin baino gehiagotan izan zen agerian Bertolucciren hainbat eta hainbat lanetan. Normala oso berak egina izatea zeluloidezko azken agurra. >
Bernardo Bertolucci
 
98 min.
Bertoluccik 12 urte zituelarik ezagutu zuen Pier Paolo Pasolini. Honek poema bat eskaini zion, bertan honako esaldi hau esaten zuela: "siede attento alle nostra ironie, alle nostre passioni". Bernardok honela idatzi zion bueltan: "Vicino a te, timida come una sposa era la mia emozione". Bernardo laguntzaile erabili zuen Pier Paolok bere Acattone filmean. Datu bat, "La commare seca" adierazpenak "heriotza" esan nahi du Erromako dialektoan. >
Bernardo Bertolucci
 
142 min.
Veneziako Mostran estrenatu zutelarik, bai ezkertiarrek bai eskuindarrek arbuiatu zuten. Ezkerrekoen aburuz, Hollywoodek Bernardoren arima erosia zuen. Eskubikoek, ordea, ezin zuten onartu ez drogaren presentzia ez eta inzestoaren indar poetikoa ere. New Yorkeko eta Donostiako zinemaldietan, berriz, askoz hobeki onartu zuten. >
Bernardo Bertolucci
 
35 min.
1971an Erroman izango ziren udal hauteskundeak zirela medio egin zuen Bertoluccik dokumental hau. Pelikula kaleetan proiektatu zen, etxeetako paretetan, proiektagailua kotxe baten gainean zegoelarik. Filmatu, hainbat ospitaletan filmatu zuten. Ostikoka atera zuten handik seguritateko gizonek. >
Bernardo Bertolucci
 
110 min.
Sabbionetta hirian, Mantuarako bidean dagoen herrian, filmatu zuten RAI telebista kateak ekoizturiko lan hau. Oso lantalde txikia erabili zuen Bernardok. Giuseppe anaia laguntzaile izan zuen eta Giovanni lehengusua ekoizle lanetan aritu zen. Alida Valli eta Giulio Brogirekin batera pantailan agertzen diren hainbat eta hainbat aktore lurralde hartako biztanleak dira, Bernardo txikitatik ezagutzen zutenak Sabbionetta ez baitago Parmatik oso urrun eta Parma da Bertolucciren jaioterria. >
Bernardo Bertolucci
 
110 min.
Esana zuen Bertoluccik Italiako zuzendariek bide bakarra zutela "Mussoliniren izpirituak legedian darraien bitartean". Bide hori, "jaioterria utzi eta herri askeago batean lan egitea" da. Xenda hori hartuko zuen Bernardok Italian film hau gaizki, oso gaizki hartu zutenean. Ez ahaztu berak Noveccento-ren istorioa, mezua, akaberara ekarriko zuen filmetzat jotzen zuenik. >
Bernardo Bertolucci
 
133 min.
Bi ataletan dago antolatua dokumental hau. Le origini izenekoan, modu errealista batez kontatzen du Bertoluccik Persiako petroleoa nola ateratzen duten lurreko erraietatik. Bigarrenean, Il viaggio deitura duen horretan, urre beltzaren bidaia azaltzen du poesiaz beteriko irudietan. Bertan, Bernardoren mito guztien eragina agertzen da harro: Mizoguchi, Welles, Cocteau... >
Fernand Moszkowicz
 
51 min.
Existitzen diren hainbat eta hainbat filmen zenbait zatik inon existitzen ez den beste filma osatzen dute Bertolucciren barruko eta kanpoko bidaiaren berri izaten dugun heinean. Oso lan ederra. Dokumento gisa. Zinema bezala. >
Bernardo Bertolucci
 
140 min.
Gero eta urrutiago doakigu Bertolucci gero eta ikusgarriagoak diren pelikulen bila. Pelikula handi horiek guztiek badute beren zati, txoko, kantoi barnerakoia. Bihotz gozoa Tibeteko magaletan. Urte batzuen buruan, Bernardok eginiko bidaia kasik bera egingo zuen beste maisu batek, Scorsesek. >
Bernardo Bertolucci
 
325 min.
Bi urte eta erdi eman zituen Bertoluccik film honen gidoia prestatuz Giusseppe anaiaren eta Kim Arcalli lagunaren konplizitateaz. Mastroiannik, Tognazzik eta Peter Boylek muzin, errefus egin zioten Donald Sutherlandek antzeztuko zuen faszistaren rolari. Urtebetez filmatu zuten Emilia eskualdean. Film hau ere epaitegietara bidali zuten baina fiskal batek salbatu zuen. Are gehiago, artelan oso-osoa zela aldarrikatu zuen. >
Bernardo Bertolucci
 
105 min.
1967an, Bertoluccik koloretan eta Cinemascopen filmatuko zen pelikula batentzako dirua lortu zuen. Nekaturik, oso nekaturik zegoen Bernardo. Nekaturik eta etsita hamaika gidoi aurkeztu zituelako eta bat bakarra ere ez zioten onartu. Oraingoan, Dostoyevskiren izena erabili zuen amu bezala ekoizleen aurrean. Eta ekoizleek amua irentsi zuten. Partner-ek, jakina, ez du zerikusirik Dostoyevskirekin. >
Bernardo Bertolucci
 
100 min.
Bi zutabe sendo, bi inspirazio iturri ezinhobe, ditu film honek. Alde batetik, Talleyranden esaldi bat, zera dioena:"Iraultza aurretiko bizitza ezagutu ez duenak ez daki ezer bizitzeko gozotasunaz". Beste aldetik, Stendhalen "Parmako Cartuja"-k gorpuzten du filmaren arima.. Cannesen saritu zuten arren, begiz jotako lana izan zen takilan zein kritikaren aurrean. >
Tatti Sanguineti
 
120 min.
Bertolucciri galdetuko geniokeen ia guztiak erantzuna du elkarrizketa honetan. Bertan, Bernardo, aise eta libre, politikaz, zinemaz, gizarteaz, maitatzen duenari buruz eta amorruz begiratzen duenaren gainean mintzatzen da, pantailan guk maitaturiko film, hiri eta munduen irudiak agertzen direlarik. >
Bernardo Bertolucci
 
118 min.
Txinan izan denak, Tibeten izan denak, basamortuan izan denak, etxerako bidea ez du ahaztu. Bertolucci Italiara bueltatzen da, bereak ziren betiko gaia eta paisaietara itzultzen da. Bertoluccik bihurri, jolasean darabil kamara, entsaioetan balego bezala. Bertolucci Italiara bueltatu da eta denok edaten dugu ardo gozoa eguzkia sartzear dagoelarik. >
Bernardo Bertolucci
 
160 min.
Bederatzi Oskar lortu zituzten film erraldoi eta maiestate handiko honetan parte hartzen zutenek. Filmik onena izendatu zuten Hollywooden. Eta Bertolucci urteko zuzendaririk hoberena. Gidoiak, jantziek, argazkiak, soinuak, muntaketak, soinu bandak eta arte zuzendaritzak parekorik ez zutela erabaki zuten kasik aho batez. 1987ko filma izan zen El último emperador. >
Bernardo Bertolucci
 
135 min.
Zinemaren magiaren bitartez, Paul Bowles bera agertuko zaigu pantailan. Tangerreko taberna batean eserita, Jainko deabruzko eta ironikoa balitz bezala begiratuko ditu bere pertsonaiak. Errukirik gabe ala errukiz beteriko begiradaz? Auskalo. Huts handira daraman bidaia honen kronikari Ryuchi Sakamotok jarri zion musika. >
Bernardo Bertolucci
 
126 min.
Etsipenak aurpegikera kasik ezabatu dion gizon baten erretratuari begira, Francis Baconek egina zen erretratu krudel bati so, etorri zitzaion burura Bertolucciri Marlon Brandoren irudia. Brandok Il conformista miresten zuen, eta beraz azkar asko eman zuen baiezko erantzuna. Beste guztia Historia da. Historia baino, leienda, kondaira. Kondaira eta hamaika epaitegitan ikusi zen kasua. Bernardo, Marlon, Maria Schneider eta Grimaldi ekoizlea kartzelara joateko zorian izan ziren hainbestetan... >
Bernardo Bertolucci
 
5 min. Film laburra
Txikia oso. Izenburuak dioen legez, bideoz bidalitako "cartolina" bat, postala, besterik ez. >
Enrico Ghezzi
 
52 min.
1981eko urriaren 7an, Enrico Ghezzi kritikariak zine europarraren bi izen handi bildu zituen elkarrizketa batean: Wim Wenders eta Bernardo Bertolucci. Elkarrizketa Erroman izan zen, Bertolucciren etxean, frantsesez, eta bertan zineaz, eraginez, eta, batez ere, Nicholas Rayri buruz hitz egin zen, Wendersek orduan Lightning over Water estrenatzen ari baitzen. >
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: