72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
John Waters
 
88 min.
Cannes estrenatu zelarik, jendea sinistu ezinean ibili zen filmaren lehendabiziko momentuetan. Segituan, ordea, ulertu zuten denek John Waters ganberro halakoak izugarriko apostu jator jatorra egiten zuela zinema berdaderoaren alde. Hori ulertu bezain pronto, zeluloidezko terroristak bilakatu ziren aretoetan ikusle ziren guztiak eta bat egin zuten Hollywood birrindu nahi duen komando horrekin. >
Ralph Zondag, Eric Leighton
 
82 min.
Belodromoko pantaila erraldoian beste inon baino zoragarriak izango diren hainbat eszena hauexek dira: hasierakoa eta meteoritoen zaparrada. Jakina, jakina asko Parque Jurásico ekarriko dizuela burura. Baita En busca del valle encantado ere baina Dinosaurio berri berria da eta bere infografiak ez du inolako akatsik, inongo lehiakiderik. >
Bernardo Bertolucci
 
325 min.
Bi urte eta erdi eman zituen Bertoluccik film honen gidoia prestatuz Giusseppe anaiaren eta Kim Arcalli lagunaren konplizitateaz. Mastroiannik, Tognazzik eta Peter Boylek muzin, errefus egin zioten Donald Sutherlandek antzeztuko zuen faszistaren rolari. Urtebetez filmatu zuten Emilia eskualdean. Film hau ere epaitegietara bidali zuten baina fiskal batek salbatu zuen. Are gehiago, artelan oso-osoa zela aldarrikatu zuen.>
Uli Edel
 
94 min.
Majo majoak ziren Angela Sommer-Bodeburgek liburuetan sorturiko pertsonaiak. Majo majoak izaten jarraitzen dute zeluloidean. Banpiro gazte gazteak. Kasik ez dute beldurrik ematen. Justu kontrakoa, duten ahalmen sinesgaitzak beldurtu egiten ditu.... >
Bryan Singer
 
104 min.
Estrenatu bezain pronto, 150 milioi dolar lortu zituen Estatu Batuetako takilan. Gehi, bertako kritikarion onespena. Pertsonaiek badute benetako nortasuna, efektu bereziek ez dute gidoia itotzen eta denek goraipatzen dute Ian McKellen, Hugh Jackman eta Patrick Stewart aktoreen lana. >
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: