"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Tracey Power emakume aparta da, jaio zen egunetik bere familiaren eta Estatuaren aldetik era askotako irainak jaso arren, ausardiari, zintzotasunari eta umoreari eutsi diena. Ezhoiko itxura dauka, ez ditu gizarteko arauak errespetatzen, mihia atera eta nahi duenean korrok egiten du... Traceyk buruko gaisotasun bat dauka eta horregatik ispitaleratu egin dute hainbat alditan. Bizitzan aurrera egiten badaki, eta era berean, oso sinesbera eta ezkuzabala da. pertsona gogorra dela ematen du, baina sentibera eta zaurgarria da. Azken batean, Traceyk buruko gaisotasun batekin bizitzea zer den erakusten digu, desberdina izatea eta izaera eta gizatasuna galdu gabe bizirik irautea.