"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zoriontasuna nola erdietsi eta nola ez... Gazte batek elkarrizketak egiten ditu kalean. Bertatik pasatzen diren lagunei inporta zaienari buruz galdetzen die bere buruaz garrantzizko zerbait jakiteko asmoz; ez du ezer aurkitzen ordea. neska gazte batek, zaiatzearen poderioz, bere bizitzan nolabaiteko zoriontasuna aurkituko du azkenik, maitasuna izan daitekeen zerbait. Elkar ezagutuko dute...