"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Minefield filmeak bere pazienteei ahal den indar guztiekin laguntzen saiatzen den erizainaren istorioa kontatzen digu, eta aldi berean, honen bizitzaren bilakaerarena. Errefuxiaruentzako kanpaina-ospitale batera zuzendutiko botikak jausgailu bidez botatzen diren bitartean gertaturako da istorioa. Erizainak, fardeletako bat mina-eremuan erori dela ikusirik, bere pazienteen bizitzak salbatzeko sendagaiak berreskuratzea erabakitzen du. Istorioa gerraosteko ingurune latzean erizain gazte honek bizitzen duen borroka baino gehiago da: bakoitzak bere bizitzari dagozkion erabakiak hartzeko adorea ere eztertzen du, eta mediku-erizainen artean eta bizirik dirautenen artean sortzen diren loturak.