"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Filme hau espresionista samarra da, zinea eta pinturaren arteko konbinazio organiko bat. XXI. mende hasierako parabola moduan, tren geltoki bateko maniobra-eremuan gertatzen da, furgoi bateko leihatilatik mutil koskor baten begiekin ikusita. Umearen amets-jolasa, bizitzan bere ibilbide partikularraren bila dabilen gizonaren beldur eta itxaropenezko mundu bihurtzen da.