"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Melanie San Franciscotik Bodega bay-ra doa kaiola batean txori pare bat daramatzala. Oso gustukoa duen Mitch abokatuaren ahizpa txikiari oparitu nahi dizkio. Bertara iritsi orduko, antzeta batek kopetan zauritzen du, eta gero hegaztiekin hainbat gorabehera gertatzen dira. Bodega Bayko txoriak, eromoduan, pertsonak erasotzeari ekingo baitiote.