"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kontraespioitza zerbitzu amerikarrak Kaplan agente flatsua asmatu behar izan du, hoteletan gelak bere izenean erreserba egina eta armairuan arropak eta guzti dauzkana, baina ez da esistitzen. Zoritzarreko kasualitate baten ondorioz, inori kalterik egiteko gauza ez den Roger Thornhill Kaplan agentea dela uste izango dute haren atzetik dabiltzan aente etsaiak. Hartara, Thornhillek jazarpen etsipengarria jasan beharko du.