"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bertigoa sentitzen zuelako polizia inspektore izateari utzi behar izan zion Scottiek madeleine izeneko emakume eder bat zelatatzemo mandatua jaso du. Emakumaren portaerak bere buruaz beste egin nahi duela pentsarazten du. scottie atzetik doakio adonora eta azkenik harekin maitemintzen da; alabaina, bertigoa dela eta hain zuzen, ezingo du neskak bere burua kanpandorre batetik bota ez dezan eragotzi. Berandu baino lehen, Madeleineren berdin-berdina den neska batekin egingo du topo.