"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
El partido del siglo 22 ataleko telesaila da, mundu mailako beste horrenbeste futbol-izarrei eskaina. Zuzendariak Roberto Saura, Gracia Querejeta, Ibán Sánchez, Nacho Ruíz-Capillas, Luís Barrios, Manel Iglesias eta Sergio Oksman izan dira eta gidoilariak, berriz, Jorge Valdano eta Santiago Segurola. Amerikako hamaika jokalari eta Europako beste hainbatek osatzen dute jokalarien zerrenda: besteak beste, Di Stefano, Puskas eta Iribarrek -oraingo honetan proiektatuko diren hiru atalen protagonistek- futbolari izatearen arrazoia, nola jokatzen zuten eta gaur egun zer diren kontatzen dute. Bizitza ezberdin bat dago horietako bakoitzearen atzean. Eta pasio bakar bat beren bihotzetan: futbola.