"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Crimen filmearen argumentua oso xumea da, sexu-saio bat (batere bizitasunik gabe irudikatua) eta etxetik kanpo maitaleen zelatan eskopeta batez armatuta dagoen gizon bat. Honek azkenerako tiro egingo dio amoranteari. Paraje bakarti eta etxe kalamastraren gaineko filme hasierako panoramika laburrak baino ez du kameraren finkotasuna aldatzen . (...) Soinu bakarra hurbil sumatzen den errepide baten hondoko zarata da.
Jesús Angulo (Nosferatu)