"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Raffaele Renzullo, Napolin lan egiten duen injineru gazte bat, hamar urtez bere herritik kanpo ibili ondoren bertara itzultzen da bere amona Sabella hilzorian omen dato eta. Baina gezur hutsa da dena; amona eztago gaiso ere, ziri hori bi arrazoiengatik asmatu du: arreba txikiena, Carmelina, Emiliorekin galai heldu batekin ezkontzea nahi ez duelako, eta bere biloba herriko emakume aberatsenarekin ezkondu nahi duelako. Baina maitasuna ezin da kalkuluen arabera antolatu, eta guztiz aurkakoa gertatzen da: Raffaele bere haurtzaroko jolas-lagunaz maitemintzen da, Luciaz, neska eder baina txiroa denaz, eta Carmelina eta Emilio ezkondu egiten dira Sabella aurka dagoen arren.