"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
TVEk ekoizturiko telesailaren lau ataletatik hiru aurkexten dira, zeinetan F. W. Murnau errealizadore alemaniarraren bizitza eta lanak berrikusten diren, haren nortasuna eta lan egiteko moduaren alderdi ezezagunak aditzera emanez. Lehendabizikoa Nosferatu (1922) pelikulari emana dago, jatorrizko natur eszenategietan berriz filmatzeari ekinez. Bigarren atalean Der letzte Mann (Azkena, 1924) eta Tartüff (Tartufe, 1925) pelikulen filmaketa aztertzen da; UFA banaketa-etxeak esportaziorako muntatutako negatiboen hartze bikoitzetatik abiatuta, erritmo eta enkoadraketa-bariazioak alderatzen dira. Hirugarrena Faust (Fausto, 1926) bere pelikula handizale eta zailena den maisu-lanari eskainia dago, zeinaren materiala ondo kontserbatutako zazpi negatibo desberdinetatik atera den.