"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
"Zaharra" herri txiki bateko zaharren egoitzan bizi den pentsionista bat da. Eguneroko asperraldia gainditzeko modurik ez du aurkitzen, harik eta zahar egoitzara harriko bi gazte azaltzen diren arte: bertatik igarotzekoa den txirrindulari-lasterketan bide-erakusle gisa jarduteko norbait behar dutela esanez. "Zaharrari" antolakuntzearen besokoa eta eskuko seinale bat ematen dizkiotte, eta eginkizun zehatz bat: txirrindulariak errepide nagusitik igarotzerakoan, hark bigarren-mailako errepideko trafikoa geldiaraztea, alegia. Itxuraz oso sinplea den zeregin honek zentzu berria emango dio bere bizitzari.