"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sasha izeneko gazte ingelesa 10 hilabeteko alabarekin Yeuko irlara (Frantzia) doa oporrak igarotzera. Bere senarra Parisen lanean geratu denez, haurra eta biak bakarrik daude itsasetzeko etxe batean. Haurtsoaren premiek antolatzen dute eguneroko martxa, eta egunak aurrera doaz lasai antzean lo-kuluskak, biberoiak eta hondartza saioen artean. Arratsalde batez Tatiana iristen da, motxilera misteriotsu bat, Sasharen lurretan kanpatzeko asmoz. Honek baimena eman eta afaltzera gonbidatzen du, bere oporraldiko bakardade eta monotonia nolabait arintzearren. Pixkanaka-pixkanaka, Tatianak haurtxoa eta amarengana hurbiltzen den heinean, bere alde artegagarria erakutsiko du.