"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Luis Buñuelen benetako nortasuna erakusten saiatzen den dokumentala, publikoak bere jenialtasuna ez baitzuen beti ongi ulertu eta kritikariek ez baitzuten bere ideiak behar bezala interpretatu. Harekin bizi eta lanegindako pertsonen testigantzak agertzen dira, besteak beste, José Luis Barros, Juan Bardem, Juan Luis Buñuel, Freddy Buache, Julien Bertheau, Jean-Claude Carrière, Michel Piccoli, Claude Pieplu, Hélène Plemianikov, Francismo Rabal, Fernando Rey, Carlos Saura eta Serge Silberman.