"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(...) Kometa baten eran agertu zen Luis Buñuel. Paristik zetorren, kaskamotz, zorrotzago aurpegia, biribilago eta oso irekita begiak. Salvador Dalírekin elkarlanean burututako bere lehen pelikula erakustera zetorren. Filmeak zirrara sortarazi zuen, ikusle gehienak harritu eta guztiok astindu gintuen hodei batez erdibitutako ilargiaren irudi hark, segidan beste irudi batera garamatzana, izugarria berau, bizar-laban batez ebakitako begiarena. Ikusleak, hunkiturik, Buñueli argibideak eskatu zizkiotenean, gogoan dut honek une batez zutitu, eta bere palkotik, gutxi-behera, zera esan zuela: "Krimenerako deialdi amorratu, desperatua besterik ez da".
Rafael Alberti, Agustín Sánchez Vidalen Luis Buñuel. Obra cinematográfica liburuan aipatua.